Flotillako kideei elkartasuna adierazi eta Ertzaintzaren jokabidea salatu dute

Erredakzioa

Hainbat herritarrek Ertzaitzak atzo Loiun izan zuen jarrera salatu dute. (utzitakoa)

Ertzaintzak izandako jarrera gaitzesteko elkarretaratzea egin dute gaur hainbat herritarrek, udaletxe aurrean.

Atzo Global Sumud flotillako euskal delegazioko azken kideak iritsi ziren Loiuko aireportura (Bizkaia). Ertzaintza oldartu egin zitzaien eta lau pertsona atxilotu zituen, flotillako bi kide eta harrera egitera joandako beste bi. Gertaera horiek gaitzesteko elkarretaratzea egin dute gaur Orio-Palestinako kideek deituta, udaletxe aurrean. Palestinako banderak eskuetan, gogor salatu dituzte Loiuko atzoko gertaerak eta babesa adierazi diete flotillako euskal delegazioko kideei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide