Eguraldi eguzkitsua lagun, haur eta gaztetxo ugarik hartu du parte gaur goizean Zaragueta Herri Eskolak hamabosgarrenez antolatu duen Kros Txikian. Ohi bezala, HH 2. mailatik LH 6. mailara artekoak aritu dira lasterketa, modu txandakatuan, eta maila bakoitzari dagokion distantzia osatuz, txikienetatik hasita. Lehia ororen gainetik, parte hartzea eta kirola eginez lagunartean ondo pasatzea da egitasmoaren asmoa, eta korrika egitera animatu diren guztiek jardunaldi ederra pasatu dute.
Dinamika bera erabili dute maila guztietako proba bakoitzean: beroketa ariketak egin dituzte lasterka hasi aurretik, modu ludikoan, eta ondoren eman diote lasterketari hasiera. Hasierako zatia antolatzaileek kontrolatu dute uneoro, abiadura erregulatuan, multzoa elkarrekin joan zedin, eta bigarren zatian, berriz, parte hartzaileei nahi zuten erritmoan joan joaten utzi diete. Amaieran, pparte hartu duten guztientzat domina eta hamaiketakoa egon da.