Bihar eta etzi jokatuko dituzte Espainiako Trainerilla Txapelketako estropadak

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 22a

Orioko gizonezkoen trainerilletako ontzia, ziaboga hartzen.

Orio Arraunketa Elkarteko senior gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira txapelketa horretan, emakumezkoak klubaren historian aurreneko aldiz. Gizonezkoen traineruak, berriz, Mutrikun (Gipuzkoa) izango du jardunaldia.

Bihar eta etzi jokatuko dituzte Castron (Kantabria, Espainia) Espainiako Trainerilla Txapelketako estropadak, eta hitzordu horretan parte hartuko dute Orio Arraunketa Elkarteko (OAE) gizon-emakume seniorrek.

Kanporaketak larunbat eguerdian izango dira, eta seina talde lehiatuko dira bi kategorietan: gizonetan Castreña, Zierbena, Chapela, Ares eta Mecos ariko dira Oriorekin nor baino nor gehiago; emakumezkoetan, berriz, Astillero, Pasai Donibane, Tiran, Chapela eta Amegrove.  

Finalak igandean izango dira, B finalak aurrena eta A finalak, gero. 

Orioko emakume seniorren klubaren historian zehar aurreneko aldiz parte hartuko dute txapelketa horretan, klubak berak azaldu duenez. 

Gizonen trainerua, Mutrikun

Trainerillena ez da izango asteburuko hitzordu bakarra OAErentzat. Gizonezko seniorrek, izan ere, Mutrikuko XXV. Traineru Estropada jokatuko dute bihar Gipuzkoako herri horretan 10:30ean hasita. 

Oriok hirugarren txandan parte hartuko du Zierbena, Donostiarra eta Hondarribiarekin batera. Bigarrenean Getaria, Ondarroa, Lekittarra eta Pasai Donibane ibiliko dira lehian, eta aurreneko txandan, berriz, Zarautz, Zumaia, Mutriku, Hibaika, Busturialdea, Arkote, San Pedro, Lapurdi eta Santurtzi. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide