Hezkuntza Sailari lan akordioa betetzeko eskatu diote ikastolako langileek

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 21a

Orioko Herri Ikastolako irakasleek gaur goizean egindako protesta, 'Hezkuntza Saila, akordioa bete' lelopean. (utzitakoa)

Orioko Herri Ikastola kanpoan elkartu dira gaur arratsaldean irakasleak eta langileak, Hezkuntza Saila, akordioa bete lelopean, eta ordubeteko lanuztea egin dute.

Orioko Herri Ikastolako langileek lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte gaur arratsaldean, 15:30etik 16:30era. Mobilizazio berri hau azaroaren amaieran eginiko protesten ildo beretik dator. Orduan, iluntzeko itxialdia egin zuten langileek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta LAB sindikatuko ordezkariek 2023ko ekainean sinatutako lan akordioak bete gabe jarraitzen zuelako.

Duela hiru urte sinatutako akordioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sare guztietako langileengan eragina izango duten neurriak jasotzen ditu. Esaterako, Hezkuntza Sailak langile ororen soldatak parekatzea eta lan baldintzen homologazioaren azterketa egitea. Aurrekoan egindako eskaera berak direla nabarmendu dute langileek, eta adierazi dute borrokan jarraituko dutela Jaurlaritzak bere hitza bete arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide