Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 22a

Baloiak.

Gorengo taldeen bi partidak etxean izango dira, eta azken jardunaldia izango da; gizonezkoentzat denboraldiko partida garrantzitsuena izango da, mailari eustea baitute jokoan. Irabazi edo berdinduz gero, salbatu egingo dira.

Gerturatu da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak.

Gorengo bi taldeak etxean lehiatuko dira larunbatean, gizonezkoak 16:00etan Euskaldunaren aurka, eta emakumezkoak 18:00etan Tolosaren kontra. Bientzat ligako azken jardunaldia izango da. Emakumeek ziurtatuta dute hurrengo urterako postua gorengo mailan, baina gizonezkoak ez daude salbatuta oraindik. Euskaldunari irabazi egin beharko dio edo partida berdindu egin beharko du mailari eusteko; bestela, mailaz jaitsiko da. Kontua da Euskalduna ere kinka larrian dagoela eta derrigor irabazi behar duela mailari eusteko. 

Erregionalen eta kadeteen lehenengo mailek, aldiz, atsedena izango dute asteburu honetan.

Hona hemen asteburuko norgehiagoka guztiak mailaz maila:

Maiatzak 23, larunbata

  • 09:00. Kadeteen lehenengo maila Mendibeltz: Orioko F.T. - Zestoa K.B. B. 
  • 12:00. Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Lagun Onak C.D. - Orioko F.T. (Garmendipe, Azpeitia).
  • 12:45. Jubenilen lehenengo maila: Zarautz K.E. D - Orioko F.T. (Asti Txiki, Zarautz).
  • 15:30. Ohorezko jubenila: Mondragon C.F. - Orioko F.T. (Mojategi, Arrasate).
  • 16:00. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala: Orioko F.T. - Euskalduna C.D.
  • 18:00. Emakumezkoen Ohorezko Erregionala: Orioko F.T. - Tolosa C.F. B.

Maiatzak 24, igandea

  • 15:30. Infantilen lehenengo maila: Lazkao K.E. - Orioko F.T. (Arzti Handi, Lazkao).
  • 17:00. Gorengo kadetea: A. Mundarro F.K.E. - Orioko F.T. (Mendibeltz, Orio).
  • 18:00. Infantil handi: San Marcial C.D. - Orioko F.T. (S. Jose Obrero, Irun).
  • 19:00. Infantil txiki: Orioko F.T. - Anaitasuna C.D.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide