Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Orio Eragin eskubaloi taldeko Zuhegan seniorrak. (utzitakoa)

Orio Eragin taldeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Emakume seniorrek Gipuzkoako Kopako jardunaldia izango dute bihar, Aiala Zarautz taldearen aurka. 

Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan. Tartean, emakume seniorrek Gipuzkoako Kopako jardunaldia jokatuko dute bihar etxean, 20:00etan hasita, Aiala Zarautz taldearen aurka.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

Maiatzak 22, ostirala

  • 20:00. Seniorren Gipuzkoako Kopa: Zuhegan Orio - Aiala Zarautz.

Maiatzak 23, larunbata

  • 09:45. Kadeteen Gipuzkoako Kopa: Kalefit Orio - Autlan Aloña Mendi.
  • 11:15. Kadeteen Gipuzkoako Kopa: Atxega Sukia Orio - Lacturale Bera Bera.
  • 18:00. Jubenilen Gipuzkoako Kopa: Dhemen Zipri Orio - Saieko Autogelkor.

Maiatzak 24, igandea

  • 11:15. Infantilen Gipuzkoako Kopa: Boga Boga Orio - Arrasate.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide