Lau administrari plaza betetzeko oposizio lehiaketaren lehen proba ekainaren 8an egingo dute, Karelan

Julene Sorarrain

Orioko udaletxea. (Julene Sorarrain)

Lehiaketako lehen proba ekainaren 8an izango da, astelehenarekin, 10:00etan Karela kiroldegian, eta deialdiak izandako "erantzun zabala" ikusita, azterketara hautagai asko etorriko direla aurreikusi du udalak. Deialdian parte hartuko dutenentzako informazioa udalaren webguneko Lan eskaintzak atalean dago ikusgai.

Orioko Udalak 4 administrari hautatzeko oposizio lehiaketa jarri du martxan. Lehen proba ekainaren 8an izango dela aurreratu dute, astelehenarekin, 10:00etan Karela kiroldegian, eta deialdiak izandako "erantzun zabala" ikusita, azterketara hautagai asko etorriko direla aurreikusi du udalak. Ondorioz, herrian ohi baino jende gehiago ibiltzea espero dute.

Dena den, kiroldegiko espazioak egokituko badira ere, instalazioak zabalik egongo dira erabiltzaileentzat. Deialdian parte hartuko dutenentzako informazioa udalaren webguneko Lan eskaintzak atalean jarriko dute eskuragai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide