XV. Kros Txikia antolatu du Zaragueta Herri Eskolak larunbat honetarako. Ohi bezala, HH 2. mailatik LH 6. mailara arteko haurrek eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute, eta mailaz maila egingo dute korrika saioa, txikienetatik hasita. 10:00etan abiatuko dira horiek eskola inguruan. 100 metro egingo dituzte HH 2 eta HH 3koek; 150 metro HH 4 eta HH 5ekoek; bikoitza, 300 metro, LH 1 eta LH 2koek; eta horren bikoitza, 600 metro, LH 3 eta LH 4koek. Azkenik, kilometroa osatuko dute helduenek, hau da, LH 5 eta LH 6koek.
Lasterketan parte hartzen duten guztiak jasoko dute domina, eta hamaiketakoa egongo da denentzat.
Izena emateko epea zabalik dago, eta animatzen denak Zaraguetan bertan naiz kiroldegian eman dezake. Dena den, larunbat goizean bertan ere apuntatu ahalko da krosean.