Kilometroak jaiak 50 urte beteko ditu aurten, eta Lazkaoko Ikastolak 50 jai, 50 tontor egitasmoa antolatu du. Helburua da egun berean Gipuzkoako 50 mendi tontor igotzea, eta tontorretan talde argazkia ateratzea. Hala, Orioko Herri Ikastolak Kukuarri igotzera deitu ditu herritarrak.
Mendirantz 09:00etan abiatuko dira, ikastola aurretik irtenda, eta argazkia 10:30ean aterako dute.
[Azken eguneraketa: maiatzaren 22an, 15:10ean]