Urtero bezala, aurten ere Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia eskainiko dute Saregile emakumeen etxean, "elkarrekin gozatzeko, hausnartzeko eta nazioarteko LGTBIQ+ begiradak ezagutzeko", hain justu.
Zinegoak nazioarteko LGTBIQ+ jaialdia da, istorio, identitate eta bizipen anitzak pantailara ekartzen dituena. Antolakuntzatik, "espazio segurua eta partekatua" sortu nahi dutela jakinarazi dute, zinema aitzakia hartuta elkartzeko. Hala, maiatzaren 28an izango da emanaldia, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da.