Balearen Eguna ospatu zuten atzo Orion, eta jakina denez, herriaren ikur bilakatu da animalia hori, 1901eko maiatzaren 14ko gertakizun historikoaren ondorioz. Orioko establezimendu nahiz etxeetako hormetan eskegita aurki daitezke balearen argazki eta oroigarriak, baita kanpineko horman ere.
Hain justu, Udane Juaristi artistak balea baten irudia margotu zuen kanpineko paretan orain dela urte batzuk, eta herritarren ezusterako, pintura gorriz estalita agertu zen atzo, animaliari odola dariola irudikatzeko asmoz. Inork ez du ekintzaren egiletza aitortu.