Ane Lindanek bakarrizketa saioa eskainiko du Etxeluze gaztetxean

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 15a

Ane Lindane.

Aktore eta umoregile bilbotarrak Divina comedia izeneko emanaldia taularatuko du maiatzaren 24an herriko gaztetxean. 

Etxeluze gaztetxeak iragarri du Ane Lindane aktore eta umoregile bilbotar ezagunak bakarrizketa saioa eskainiko duela maiatzaren 24an, igandearekin, gaztetxean. 

Divina comedia izeneko emanaldia taularatuko du iluntzean, 19:30ean hasita, eta sarrerak hiru euroan egongo dira salgai. 

2024ko otsailean ere Orion izan zen bakarrizketa saio bat eskaintzen, eta emanaldi haren harira egindako elkarrizketa hemen irakur daiteke

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide