Zaharren Babeslekuarekin Santanderrera egunpasa joateko txartelak, asteartean salgai

Onintza Lete Arrieta

Santander.

Bidaia maiatzaren 25ean, astelehenarekin, egingo dute, eta txartelak 45 euroan salduko dituzte. Autobuseko tokiak zozketa bidez banatuko dituzte. 

Zaharren Babeslekuak Santanderrera (Kantabria, Espainia) txangoa antolatu du maiatzaren 25erako, astelehenarekin, eta egunpasa horretan parte hartu nahi duenak asteartean, maiatzak 19, erosi beharko du txartela, 16:30etik 18:00etara artean. 45 euro balio du, eta beti bezala, Zaharren Babeslekuan bertan erosi behar da. 

Ondoren, zozketaz banatuko dituzte autobuseko tokiak. 

Egunpasa 09:00etan hasiko dute, autobus geltokitik, eta Santanderren denbora libreaz gozatu ondoren, 14:00etan elkarrekin bazkalduko dute Querida Margarita jatetxean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide