Gukakide

Orioko balea harrapatu zutenen senideen testigantzak, Gukakideentzat primizian

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 14a

Gaur 125 urte harrapatu zuten Orioko balea, eta arrantzale haien senideekin hitz eginda Dabilen harriari saioaren atal berezi bat prestatu du Gukak. Gaur, 21:00etatik aurrera, bideo erreportaje hori Guka.eus eta Orioguka.eus webguneetan ikusgai izango da, baina soilik Gukakideek izango dute aukera hori. 

Gaur, maiatzaren 14a, 125 urte dira Orioko uretan azken balea harrapatu zutela, harrezkero horren ezagun egin den Orioko balea, hain zuzen. Herritarrek larunbatean, Balearen Egunean, ospatuko dute urteurren berezia, baina Gukak gaur gauean bertan balea hura arrantzatu zutenen senideekin hitz eginda osatu duen bideo erreportaje berezia argitaratuko du, bazkideentzat primizian. Dabilen harriari saioaren atal berezi bat izango da, eta 21:00etatik aurrera Gukaren bazkideentzat ikusgai izango da Guka.eus eta Orioguka.eus webguneetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide