Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko, ELA eta LAB sindikatuek biharko grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langileak. Urola Kostako Udal Elkarteko langileek bat egin dute greba deialdiarekin, eta ondorioz, murrizketak izango dira erakunde horrek ematen dituen zerbitzuetan.
Honako murrizketak iragarri ditu udal elkarteak:
- Egoitza nagusia itxita egongo da; beraz, harrera zerbitzurik, garapen agentziaren zerbitzuak… ez dute emango.
- Aiako, Zarauzko eta Zumaiako garbiguneak itxita egongo dira.
- Urteta zabortegia itxita egongo da.
Beste zerbitzu batzuetan ere eragina
Orioko udal langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta Turismo Bulegoa. Kanpinean, aldiz, gutxieneko zerbitzuak izango dira.
Kiroldegia, Saregile eta udalak azpikontratatutako zerbitzuek erabiltzen dituzten eraikinak irekita egongo dira ohiko ordutegian.