Emakumeen surf topaketa egingo dute maiatzaren 30ean Antilla hondartzan

Onintza Lete Arrieta

Hainbat emakume surflari uretatik ateratzen.

Orioko Surf Taldeak eta Saregile emakumeen etxeak elkarlanean antolatu dute jardunaldia, eta izena emateko epea zabalik dago. 

Aurten ere emakumeen surf topaketa antolatu dute Orioko Surf Taldeak (OST) eta Saregile emakumeen etxeak elkarlanean. Helburua da surfa probatzera ausartu edo animatu ez diren emakumeei laguntzea aurreneko pausoa ematera. Hitzordua maiatzaren 30ean, larunbatarekin, izango da, eta 10:00etatik 12:00etara iraungo du. 

Izena galdetegi hau beteta eman daiteke, eta materiala –neoprenoa nahiz surf taula– behar duenak galdetegian bertan zehazteko aukera izango du. 

Antolatzaileek herriko emakume guztiak animatu dituzte topaketan parte hartzera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide