Balearen Eguna 2026

Zozketak eta haurrentzat emanaldia antolatu ditu Arkupek Balearen Egunaren harira

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 12a

Arkuperen zozketako txartelak, herriko kafetegi batean. (Onintza Lete Arrieta)

Ostiralera arte herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten herritarrek, Balearen Eguneko zapiak, txapak eta banderolak jasoko dituzte, baita zozketan parte hartzeko txartelak ere. Ostiral arratsaldean, Zapotxinen ikuskizuna izango da haurrentzat.

Balearen Astea antolatu du Arkupe Orioko merkatari eta ostalarien elkarteak. Ostiralera arte, herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten herritarrek, Balearen Eguneko zapiak, txapak eta banderolak jasoko dituzte, baita zozketan parte hartzeko txartelak ere. 

Ostiral arratsalderako umeentzako emanaldia ere antolatu du Arkupek; hala,17:00etan, Zapotxinen Baratxuri zoparen sekretua ikuskizuna emango dute Herriko Plazan. 

Hain zuzen, emanaldi horren bueltan egingo dute zozketa ere. Sei saridun egongo dira, eta horiek 50 euroko bono bana jasoko dute herriko saltokietan gastatzeko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide