Lur eta Eneka Guenetxea, boulderreko Euskal Herriko txapeldun

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 12a

Lur Guenetxea, erdian, Iruñeko lehia irabazi ondoren. (Utzitakoa)

Boulderreko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da asteburuan Iruñeko Bihatz rokodromoan, eta aita-semeak beteranoen eta 15 urtez azpikoen kategorietan gailendu dira. 

Txapelketaz txapelketa dabiltza Eneka eta Lur Guenetxea aita-seme oriotarrak, eta emaitza ezin hobeak lortzen, gainera. Joan den asteburuan, esaterako, garaipen banarekin bueltatu dira etxera Iruñetik. Boulderreko Euskal Herriko Txapelketa jokatu dute han 160 eskalatzailek baino gehiagok, eta aita-semeek jantzi dituzte txapelak nork bere kategorian; beteranoetan Eneka Guenetxeak, eta 15 urtez azpikoetan, Lur Guenetxeak. 

Maila nagusiari dagokionez, Ines Allende eta Eneko Carretero izan dira txapeldunak. 

Eneka Guenetxea, erdian, beteranoen lehia irabazi ondoren. (Utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide