Eguraldi ederrarekin esnatu dira gaur Orion, eta giro paregabean egin ahal izan dute artisau eta sortzaileen azoka. Goizean zabaldu dituzte postuak Herriko Plazan zein Endaia Plazan, eta herritar ugari ibili da bietan.
Azoka osatu duten postuetan produktuen eskaintza zabala izan da, eta bitxiak, poltsak edota egurrezko piezak ez ezik, jatekoa ere topatu dute bertaratu direnek. Besteak beste, taloak, bizkotxoak, fruitu lehorrak edota patata tortilla pintxoak dastatu eta erosi ahal izan dituzte.