Festa LGTBIQ+ mugimendua saretzeko tresna eraginkorra dela sinetsita, gorputzak eta kaleak astindu zituzten dozenaka lagunek atzo, larunbata, Orioko Pakak taldeak antolatutako Paka Fest jaialdiaren edizio berrian.
19:00ak aldera hasi zuten festa, Andoaingo eta Lasarte-Oriako musikariek osatzen duten Elektropottotte elektrotxarangaren emanaldiarekin.
Herriko kaleak musikaz burrundatu ostean, afaria egin zuten Etxeluzen, eta atzetik, bost artisten emanadiek osatu zuten gaueko kultur eskaintza kuirra. Drag ikuskizuna eskaini zuen Dracanisek, generoaren mugekin jolastu zuen Andriginak, euskal dantzen tradizioa eta desobedientzia uztartu zituen Latxa Mamarratxak, eta Bolomak, bestalde, zumba saioa eskaini zuen.