Asteotan Balearen Eguneko hitzorduek ez dute etenik Orion, eta azken egunetan ere oparoa izaten ari da egunari lotutako jardueren eskaintza. Atzo, zehazki, kantu-afari herrikoia egin zuten Herriko Plazan, estreinakoz Orioko Udalak antolatuta.
20:00 aldera hasi ziren herritarrak plaza ingurura gerturatzen, eta mahaien bueltan jarri orduko hasi ziren musikariekin batera euskal kantak abesten. Ordu laurden inguru beranduago hasi zuten afaria, eta ia eserleku guztiak bete zituzten bertaratu zirenek.