Gerturatu da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak.
Gorengo bi taldeak etxean lehiatuko dira, gizonezkoak larunbatean 17:00etan Bergararen aurka, eta emakumezkoak igandean 17:30ean Hernaniren kontra.
Orioko Futbol Taldeak dei berezia egin die zaleei larunbateko gizonezkoen partidara bertaratu daitezen taldea animatzera, "denboraldiko norgehiagoka garrantzitsuena" dutelako. Partida baino hamabost minutu lehenago harmailetan egoteko eskatu die, giroa hasiera-hasieratik berotzeko.
Hona hemen asteburuko norgehiagoka guztiak mailaz maila:
