Balearen Eguna 2026

30 postu jarriko dituzte igandean Artisau eta Sortzaile Azokan

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 7a

Herritar bat Artisau eta Sortzaileen azokan.

Jantziak, osagarriak eta bitxigintza postuak izango dira nagusi, baina egur-tailla, taloak, ogia eta gozoak, gazta eta eztia, loregintza, eta xaboi eta ukenduak ere izango dira salgai. Herriko artisauek ere haien txokoa izango dute Herriko Plazan.

Igande honetan izango da urteroko Artisau eta Sortzaile Azoka Herriko Plazan eta Aritzaga kalean, aurten Balearen Eguneko egitarauaren barruan. 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik azoka, eta 30 postu jarriko dituzte dener. Udalak azaldu du eskatzaileen artean zozketa egin behar izan duela, izena ematen dutenen artean. 

Postu gehienak, 22, gipuzkoarrak izango dira, eta gainerako launa bizkaitarrenak eta nafarrenak. Jantziak eta osagarriak eta bitxigintza lantzen dituzte gehienek, baina egur-tailla, taloak, ogia eta gozoak, gazta eta eztia, loregintza, eta xaboi eta ukenduak ere izango dira salgai. 

Herritarrek hainbat postu

Herriko artisauek ere haien txokoa izango dute Herriko Plazan: jantziak eta osagarriak lantzen dituzten Ostargi elkarteak, Aiora Arrozpidek eta Goiuri Unanuek postu bana jarriko dute azokan; Naiara Larrañagak ilustrazioak, zapiak eta kordelekin egindako giltzatakoak izango ditu salgai; Antxon Mendizabalek egur-taila postua izango du; eta Orioko Herri Ikastolako ikasleak klasean landutako eskulanak ere izango dituzte eskuragai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide