Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar iluntzean

Onintza Lete Arrieta

Martxoan Palestinaren alde egindako protesta baten irudia. (Julene Sorarrain)

Palestina-Orio mugimenduak deitu du protestara, aurreko aldietan bezala. Elkarretaratzea Herriko Plazan egingo dute. 

Bihar, ostirala, Palestinaren aldeko elkarretaratzea izango da iluntzean Herriko Plazan. Palestina-Orio mugimenduak deitu du protestara, aurreko aldietan bezala, eta 19:30erako jarri dute hitzordua. 

Palestinako herriaren eta palestinarren eskubideak aldarrikatuko dituzte elkarretaratzean parte hartzen duten herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide