Orioko Udalak jakinarazi du eginkizun askotarako langile baten bila dabilela. Kontratazio epea uztailaren 31ra artekoa izango da, lanaldi osoan. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek bihar izango dute izena emateko azken eguna.
Eskaintzaren kodea 162026004452 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri. Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dituzte kontuan. Hortaz, udaletxean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Hauek dira hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.