Balearen Eguna 2026

Gaur amaituko da Benito Lertxundiri aurrez galderak bidaltzeko epea

Onintza Lete Arrieta

Benito Lertxundi.

Ostegun honetan herritarrekin solasean ariko da musikari oriotarra Balearen Eguneko egitarauaren barruan, eta nahi duenak galderak aurrez bidaltzeko aukera du galdetegi bat beteta. Hain zuzen, Lertxundi omenduko du udalak aurtengo Balearen Egunean. 

Ezohiko hizlaria hartuko du Arraunetxek ostegun honetan: Benito Lertxundi musikaria. Ibon Gaztañazpik gidatuko du solasaldia, eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute, bai han bertan, baina baita aurrez ere. Izan ere, udalak honako galdetegia prestatu du herritarrentzat, eta gaur amaituko da galderak egiteko epea. 

125 urte beteko dira aurtengo maiatzaren 14an oriotarrek azken balea harrapatu zutenetik, eta udalak Lertxundi omenduko du egitarauko azken egunean, hilaren 17an: Et Incarnatus orkestra sinfonikoa haur abesbatzarekin, kontzertua izango da 20:00etan Karela kiroldegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide