Oriotik igaroko da Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 6a

Txirrindulariak, Itzulian, Orioko zubia zeharkatzen Usurbil aldera joateko.

Maiatzaren 17an, igandearekin, Usurbildik etorriko dira txirrindulariak eta Txanka-hondartzako bidetik barrena, autobideko biribilguneraino egingo dute bidea, eta handik Igeldo aldera hartuko dute. Zirkulazioan eragina izango du, bi orduz. 

Maiatzaren 15etik 17ra lehiatuko dira emakume txirrindulariak Euskal Herriko Itzulian.  Aurreneko etapa Zarautzen hasi eta amaituko da,  bigarrena Abadiñon (Bizkaia) hasi eta Zornotzan (Bizkaia) amaituko da, eta hirugarren eta azkena, Donostian hasi eta amaituko da. Azken etapa horretan Oriotik ere igaroko dira txirrindulariak. Usurbildik iritsiko dira, eta Txanka-hondartzako bidetik barrena, autobideko biribilguneraino egingo dute bidea, eta handik Igeldo aldera hartuko dute. 

Herrigunera ez dira sartuko, baina herriko zirkulazioan eragina izango du txirrindulari probak:  izan ere, autobideko sarrera-irteera eta N-634 errepidea bi ordu inguruz egongo dira moztuta, 11:30etik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera. Tarte horretan, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik, eta Donostiarantz joan nahi izanez gero, Zarautzera jo beharko dute, autobidea hartzera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide