Berdinketa eta porrota, talde indartsuen kontra

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, Orioko futbolari bat buruz baloia jotzen. (Orioko FT)

Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek 0-0 berdindu dute partida Zumaiaren kontra, eta emakumeek 2-0 galdu, Touringen kontra. 

Zumaia izan du aurkari Orioko Futbol Taldeko gizonezkoen gorengo taldeak asteburuan, eta Touring, emakumezkoenak. Talde indartsuak ziren biak, sailkapenaren goialdean daudelako bata zein bestea, baina oriotarrek hortzak erakutsi dizkiete. Gizonezkoek berdinketa lortu zuten, partida golik gabe amaituta. Emakumeek, berriz, 2-0 galdu zuten. 

Hurrengo partidak etxean jokatuko dituzte Orioko neska-mutilek, biek sailkapenean pare samar dituzten taldeen kontra: gizonek Bergara hartuko dute, eta emakumeek, Hernani.  Gaur-gaurkoz, 13. postuan dira Orioko gizonak 33 punturekin, eta 11. emakumeak, 29 punturekin.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide