Jokin Bellidok irabazi du Zarauzko VIII. Herri Lasterketa

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 4a

Bellido, helmugara iritsi berritan. (Mireia Galarza Bastida)

Bigarren postua ere oriotar batentzat izan da, Kamel Zianirentzat, hain zuzen ere. Hirugarren sailkatuta podiuma osatu du Aimar Sukuntza lasartearrak. 

Eguraldia lagun eta parte hartze muga beteta, atzo jokatu zuten Zarauzko kaleetan barrena A 3 el km! taldeak antolatutako Zarauzko VIII. Herri Lasterketa. Lege Zaharren Enparantzan hasi eta amaitu zen proba, eta azkarrenak izan ziren Jokin Bellido oriotarra eta Oihane Agirrebeña elgoibartarra, hurrenez hurren, helmugara 28 minutu eta 6 segundotan, eta 36 minutu eta 54 segundutan iritsita.

Fin ibili ziren kirolariak, eta horietan azkarrenak izan dira oriotarra eta Agirrebeña. Atzetik izan dituzte lasterketan zehar bigarren sailkatu diren Natale Bergara (00:37:39) eta Andrea Muñoz ere (00:38:09). Mutiletan, aldiz, Kamel Ziani oriotarra (00:29:25) eta Aimar Sukuntza lasartearra (00:29:28) izan dira bigarren eta hirugarren azkarrenak. 

Kamel Ziani helmugara iristen. (Mireia Galarza Bastida)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide