Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 1a

Mendibeltz futbol zelaia. (Orioko Udala)

Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte herriko futbolariek Mendibeltzen nahiz kanpoko zelaietan. Gorengo taldeen bi partidak etxetik kanpo izango dira; gizonezkoak Zumaiaren aurka ariko dira, eta emakumezkoak, Touring taldearen aurka.

Iritsi da asteburua, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak.

Gorengo bi taldeak, esaterako, etxetik kanpo lehiatuko dira, emakumezkoak larunbatean 19:30ean Touring taldearen aurka, eta gizonezkoak gaur, 12:30ean, Zumaiaren aurka.

Hona hemen asteburuko norgehiagoka guztiak mailaz maila:

Maiatzak 1, ostirala

  • 12:30. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala: Zumaiako F.T. - Orioko F.T. (Aita Mari, Zumaia).

Maiatzak 2, larunbata

  • 09:00. Kadeteen lehenengo maila Kukuarri: Ekintza K.E. - Orioko F.T. (Berio, Donostia)
  • 09:00. Infantil Handi: Orioko F.T. - Vasconia C.D. 
  • 10:45. Kadeteen lehenengo maila Mendibeltz: Arrupe Chaminade E - Orioko F.T. (Felix Garin, Donostia)
  • 11:30. Infantil neskak F8: Orioko F.T. - Goierri Gorri F.K. D.
  • 12:00. Infantilen lehenengo maila: Amaikak Bat F.T. - Orioko F.T. (Errotazar, Deba)
  • 16:00. Erregionalen lehenengo maila: Intxurre K.K.E. - Orioko F.T. (Elorri, Alegia)
  • 16:00. Infantil Txiki: Orioko F.T. - San Marcial C.D. 
  • 18:00. Ohorezko Jubenila: Orioko F.T. - Zumaiako F.T. 
  • 19:30. Emakumezkoen Ohorezko Erregionala: Touring K.E. - Orioko F.T. (Fanderia, Errenteria).

Maiatzak 3, igandea

  • 11:00. Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Elgoibar C.D. C - Orioko F.T. (Mintxeta, Elgoibar)
  • 15:30. Gorengo Kadetea: Kostkas C.D. C - Orioko F.T. (Matigoxotegi, Donostia)
  • 17:30. Jubenilen lehenengo maila: Ikasberri K.E. C - Orioko F.T. (Garmendipe-Anexo, Azpeitia)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide