Bihartik igandera, Karelan jokatuko dituzte jubenilek eskubaloiko Espainiako Txapelketako A sektoreko partidak

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 30a

Orio Eragin eskubaloi taldea, entrenamendu batean. (Orio Eragin)

Espainiako estatuko 32 talde onenak ibiliko dira lehian lauko zortzi multzotan banatuta. Orion elkartuko da multzoetako bat, eta Dhemen Zipri Orioren aurkariak izango dira Porriño, Leganes eta Les Franqueses taldeak.

Espainiako estatuko eskubaloiko jubenil nesken 32 talde onenak lehiatuko dira bihar hasi eta igandera bitarte. Zortzi multzotan ariko dira, eta multzo bakoitzean lau talde lehiatuko dira. Multzoetako bat –A sektorea– Orion elkartuko da, eta Karelan jokatuko dituzte partidak.

Dhemen Zipri da Orio ordezkatuko duen taldea, eta honako hiru talde izango dira bere aurkariak: Porriño (Pontevedra), Leganes (Madrid) eta Les Franqueses (Bartzelona). Orioko txapelketa irabazten duena Espainiako Top 8ra sailkatuko da, eta maiatzaren 13tik 17ra bitartean jokatuko dituzte finalak.

Hona hemen asteburuko partidak:

Maiatzak 1, ostirala

  • 16:30. Jubenilen Espainiako Txapelketa: Leganes - Porriño.
  • 18:30. Jubenilen Espainiako Txapelketa: Dhemen Zipri Orio - Les Franqueses.

Maiatzak 2, larunbata

  • 10:00. Jubenilen Espainiako Txapelketa: Leganes - Les Franqueses.
  • 10:00. Infantilen Gipuzkoako Kopa: Bonsay Zarautz - Sinergia Orio (Zarautz).
  • 12:00. Jubenilen Espainiako Txapelketa: Porriño - Dhemen Zipri Orio. 
  • 16:00. Seniorren Euskal Liga: Zuhegan Orio - Aloña Mendi (Berango).
  • 16:45. Kadeteen Gipuzkoako Kopa: Kalefit Orio - Larraioz Zarautz. 

Maiatzak 3, igandea

  • 10:00. Jubenilen Espainiako Txapelketa: Les Franqueses - Porriño.
  • 10:00. Infantilen Gipuzkoako Kopa: BQD Pulpo - Boga Boga Orio (Zumaia).
  • 12:00. Jubenilen Espainiako Txapelketa: Dhemen Zipri Orio - Leganes. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide