Bi garaipen eskuratu ditu OBBk asteburuan Bartzelonan

Onintza Lete Arrieta

OBB eta Sant Boi, lehian, asteburuan Bartzelonan. (OBB)

Sant Boi taldea hartu dute mendean oriotarrek 5-2 eta 7-0 emaitzekin. Zortzigarren jardunaldian etxean lehiatuko dira Argaren kontra. 

OBB sofbol taldea Bartzelonan izan da asteburuan Ohorezko Urrezko Mailako Softbol Liga Nazionaleko zazpigarren jardunaldia jokatzen. Sant Boiren aurka jokatu ditu bi partidak, eta biak irabazita bueltatu dira etxera oriotarrak. Aurreneko lehia 5-2 irabazi zuten, eta bigarrenean ez zen kolorerik egon: 7-0 gailendu ziren oriotarrak.

Datorren asteburuan Orion, Mendibeltzen lehiatuko da OBB Arga taldearen aurka. Ea zortzigarren jardunaldia ere halako emaitza onarekin amaitzen den etxekoentzat. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide