Badok 13 garaile aurten ere, Itsasoko Ama beteranoen estropadan

Julene Sorarrain

Badok 13 beteranoen trainerua, garaipena ospatzen, Santurtzin jokatutako estropadan. (utzitakoa)

Asteburuan Santurtzin (Bizkaia) jokatutako Itsasoko Ama Beteranoen III. Bandera irabazi dute Badok 13 taldeko beteranoek, denboraldiko lehen garaipena, hain zuzen ere.

Badok 13 taldeko arraunlariek Santurtzin (Bizkaia) jokatutako estropadan eskuratu dute denboraldiko lehen garaipena. Itsasoko Ama Beteranoen III. Bandera izan zuten jokoan larunbatean, eta iaz bezala aurten ere, garaipenarekin itzuli ziren etxera. 

Aurten, ordea, azkarrago ibili dira oriotarrak, 12:47,76 denborarekin helmugaratu baitziren larunbatean, Getxoko eta Zumaiako taldeen aurretik sailkatuz. Iazko marka, hain justu, 12:50,83 izan zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide