M1eko eskualde mailako bazkarirako txartelak, salgai

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 27a

LAB sindikatuaren banderak.

LAB sindikatuak deituta, Zumaian izango da bailarako manifestazioa Maiatzaren Lehenean, eta ondoren, bazkaria egingo dute Kofradian. Bazkari horretarako txartelak Orion ere eros daitezke, Kolon Txiki tabernan. 

Gerturatu da aurtengo Maiatzaren Lehena. Ostiral honetan izango da Langileen Nazioarteko Eguna, eta LAB sindikatuak eskualde mailan egingo ditu aldarrikapenak. Zumaian izango da manifestazioa, eta hara joatera deitu ditu herritarrak. Ondoren, gainera, bazkaria egongo da, eta harako txartelak Orion ere jarri dituzte salgai, Kolon Txikin. 

Manifestazioa 12:00etan hasiko da Beheko Plazatik. Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko dituzte aurtengoan.

Bazkaria, berriz, 14:00etan izango da, Kofradian. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide