Asteartean egingo dute hil honetako ohiko udalbatzarra

Onintza Lete Arrieta

Udalbatzar bateko unea.

Andramari eremua antolatu eta berrurbanizatzeko obrak gauzatzeko baldintza administratibo eta teknikoen agiriak onartuko dituzte, besteak beste. 

Apirileko udalbatzarra datorren asteartean, hilaren 28an, egingo du udalbatzak. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da udaletxeko udalbatzar aretoan, eta gai hauek jorratuko dituzte:

  • 1. 2026ko lehen hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
  • 2. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 4/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
  • 3. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 5/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean.
  • 4. Onartzea, egoki bada, 1/2026 zenbakidun konpromiso kreditua.
  • 5. Onartzea, egoki bada, Orioko udalaren 2026-2027 dirulaguntzen plan estrategikoa.
  • 6. Onartzea, egoki bada, Musika Eskolako eta Kiroletako Ordenantza Fiskalen aldaketak.
  • 7. Onartzea, egoki bada, Orioko HAPO-ko “1.2 Sotoak” azpieremuko ate-aurrerak erosteko akordioak.
  • 8. Onartzea, egoki bada, Orioko Osasun Zentroa eta Kiroldegi arteko eremua antolatu eta berrurbanizatzeko obrak gauzatzeko baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak.
  • 9. Eskariak eta galderak.

Beti bezala, udalbatzarra zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide