Agirre anaien bertso afarirako txartelak, salgai

Aiora Arriola 2026ko apirilaren 26a

Iaz kantu afaria egin zuten Balea elkartean Balearen Egunaren harira; aurten, bertso afaria. (Onintza Lete Arrieta)

Maiatzaren 14an, Balearen Egunean, izango dira bertso afaria eta emanaldia Balea elkartean. 20:00etatik aurrera hasiko dira Unai eta Eñaut Agirre Auskalo zeinek jarriak izeneko ekitaldiarekin. Txartelak Kutixi eta Kolon Txikin daude eskuragai 25 euroren truke.

Balearen Eguna dela-eta, bertso afari berezi bat antolatu dute aurten. Auskalo zeinek jarriak izeneko emanaldia eskainiko da bertan, Unai eta Eñaut Agirre anaien eskutik, iragana eta orainari buruzko bertsoak botaz.

Hori gutxi balitz, afariaz gozatzeko aukera ere egongo da, baina ez da ohiko saioa izango, tartean a capella abestuko baitute hernaniarrek. Beraz, isiltasuna eskatuko zaie bertaratzen direnei.

Balea elkartean ospatuko da, hain justu, maiatzaren 14an, elkarteko kideek eta Errikotxiak antolatuta. Orioko Txarangaren kalez kaleko emanaldiaren ondoren hasiko da, 20:00etatik aurrera.

Afarirako menua honako hau izango da: entsaladilla, arrain zopa, karrillerak eta postrea (edaria barne). Txartelak Kolon Txikin eta Kutixin eros daitezke jada, 25 euroan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide