Gazteentzako arropa biltzen hasi dira Iriki Begik eta Etxeluze gaztetxea

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 24a

Armairu bat, arropaz beteta.

Herritarrek maiatzaren 22ra arteko epea daukate egoera onean dagoen gazteentzako arropa Gaztetxean uzteko. 

Iriki Begik elkarteak eta Etxeluze gaztetxeak arropa bilketa abiatu dute elkarrekin. Zehazki, gazteentzako moduko arropa jasoko dute, eta horretarako, herritarren laguntza behar dute. 

Horiek maiatzaren 22ra arte eman dezakete soberan duten arropa; hori bai, egoera onean dagoena bakarrik emateko eskatu dute antolatzaileek. 

Materiala asteazkenero Gaztetxean bertan utzi daiteke 19:30ean, baina bertaratu ezin duena harremanetan jar daiteke arduradunekin oriokogaztetxea@gmail.com helbidera idatzita edo Instagramez, @etxeluzegaztetxea kontura mezua bidalita. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide