Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute bihar presoen eskubideen alde

Julene Sorarrain

Presoen aldeko elkarretaratze bat.

Ohi bezala, Herriko Plazan izango da kontzentrazioa, 19:45ean hasita, Orioko Sarek antolatuta.

Hilak 24 da bihar, martxoko azken ostirala, eta ohi bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute, Orioko Sarek deituta.

Hori horrela, bilkura egingo dute Herriko Plazan, 19:45ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide