GUTUNA

Benvenute, amiche siciliane!

Jare Antero Grefa 2026ko apirilaren 20a

Orioko Herri Ikastolako ikasleak.

Orioko Herri Ikastolako Jare Antero LH 6. mailako ikasleak honako gutuna helarazi dio Oriogukari. 

Pasa den hilean Orioko Ikastolarekin astebetez Siziliara joateko aukera izan genuen LH 6ko ikasle talde batek. Zortzi ikasle joan ginen astebetez Siziliara eta, egia esan, egun horiek ez ditut inoiz ahaztuko. Denontzat esperientzia izugarria izan zen. Beste kultura bat ezagutu eta ikasteko aukera on bat, lagunen artean gehiago harremantzeko eta, gainera, egunerokotasunean egingo ez ditugun gauza politak bizi izan genituen Sizilian. Betirako gogoratzeko modukoak!

Orain, beraien bisita jaso dugu. Oriora etorri idira astebete pasatzera Mazara del Vallo-ko zortzi ikasle eta gure herria, kultura eta hizkuntza erakutsi dizkiegu. Han eduki genuen harrera izugarria izan zen, eta hemen ere halakoa eman nahi izan diegu. Orioko inguruak ezagutu ditugu, eta inguruko herrietara irteerak ere egin ditugu. Oso aste polita izan da!

Gutun honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiet esperientzia hau bizitzeko lan egin duten irakasle eta guraso guztiei, hemengoei eta Siziliakoei.

Grazie mille!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide