Iristear da futbol denboraldiko hitzordu garrantzitsuena. Izan ere, bihar iluntzean jokatuko du Realak Espainiako Kopako finala Atletico Madrid taldearen aurka, Sevillako (Espainia) La Cartuja zelaian. Gaueko 21:00etan hasiko da partida, hain justu.
Hitzordu berezi horren atarian, oriotarrak dagoeneko hasi dira babesa adierazten talde txuri-urdinari, eta horretarako, Realeko banderak eta bestelako oroigarriak eskegi dituzte balkoietan, Orio Arraunketa Elkarteko bandera hori mitikoen alboan. Bada, banderak nahikoa ez balira, herritar batek Kukuarriko Ama Birjinaren alboan ere lore sorta txuri-urdina utzi du, Donostiako taldeari zorte ona opa nahian.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.