Hastear den asteburua ere arraun hitzorduz betetakoa izango da arraunlarientzat eta klubentzat. Batetik, bihar hasiko da Gipuzkoako Trainerilla Liga. Orion bertan ekingo diote denboraldiari, 16:30ean. Erlojupekoa izango da, bi kale egongo dira, eta 3.500 metroko distantzia egin beharko dute ontziek.
Bestetik, bihar bertan Legution (Araba) Espainiako Batel Txapelketako sailkatze estropadak jokatuko dituzte, 09:00etan hasita. Maila bakoitzeko bost denbora onenak A finalerako sailkatuko dira –alegia, txapelketa jokatuko dute banderak eta dominak lortzeko– eta hurrengo bost denbora onenek, berriz, B finean parte hartuko dute, 6.-10. postuak erabakitzeko.
Bihar, 09:00etatik aurrera jokatuko dituzte B finalak, eta 11:00etatik aurrera, A finalak. Arratsaldean, berriz, Zumaian trainerillek San Telmo Saria jokatuko dute.