Balearen Eguneko ikuskizunean arraunlari gisa parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 15a

2022. urteko Balearen Eguneko kale ikuskizuna, Orioko errioan. (artxibokoa)

Ohi bezala, bost traineru itsasoratuko dira balearen arrantza irudikatzeko, eta horretarako, 18 urtetik gorako 30 lagun beharko dituzte. Izen-ematea apirilaren 22a baino lehen egin beharko da. 

Maiatzaren 16an izango da aurten Balearen Eguna, eta herritarrak protagonista dituen herri ikuskizuna egingo dute ospakizun horren harira. Ohi bezala, bost traineru itsasoratuko dira balearen arrantza irudikatzeko, eta horietan arraunlari gisa parte hartzeko deialdia zabaldu dute.

Horretarako, 18 urtetik gorako 30 lagun beharko dituzte. Izan ere, traineruetako tripulazio erdiak eta patroiak herriko lau eragiletako kideak izango dira, eta horiez gain, udalak deialdia zabaldu nahi izan du, edonork parte hartzeko aukera izan dezan.

Izen-ematea zabalegia bada, arraunlariak zozketa bidez hautatuko direla jakinarazi du udalak. Hala, izena eman nahi dutenek galdetegi hau bete beharko dute apirilaren 22a baino lehen. Zozketa, beharko balitz, apirilaren 23an egingo dute, eta hurrengo egunean emango zaie emaitzaren berri herritarrei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide