Kontzertuak eta euskararen egoeraren analisia antolatu dituzte Euskaltzale Independentisten Topaketaren aurkezpen saiorako

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 15a

EHEko Intza Gurrutxaga eta Markel Adin, atzean eragileetako ordezkariak dituztela, Euskaltzale Independentisten II. Topaketaren martxoko aurkezpenan. (Mailo Oiarzabal)

Euskal Herrian Euskarazek deituta, ostiral honetan egingo dute Euskaltzale Independentisten Topaketaren aurkezpena, Etxeluze gaztetxean. Egitarauaren barruan, euskararen egoeraren analisia, afari-merienda eta kontzertuak izango dira. 

Euskal Herrian Euskarazek deituta (EHE), euskaltzale independentisten topaketa egingo dute ostiral honetan, Etxeluze gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da hitzordua, eta horretarako, euskararen egoeraren analisia egitea proposatu dute antolatzaileek. 

Duela hilabete bat aurkeztu zuen EHEk, Azpeitiko plazan, apirilaren 25ean eta 26an egingo den Euskaltzale Independentisten II. Topaketako egitaraua. Asteburu hori iritsi baino lehen, ordea, egitasmoaren aurkezpen saioak egingo dituzte herriz herri, tartean Orion.

Hala, euskararen analisia amaitu ostean, afari-merienda egingo dute elkarrekin, eta eguna biribiltzeko, kontzertu bana eskainiko dute Antuxuna eta Ü taldeek. 21:30ean hasiko dira emanaldiak, hain justu, eta sarrerak gaztetxean bertan eskuratu ahalko dira 5 euroan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide