Lur Guenetxea garaile zailtasuneko Espainiako Kopako lehen proban

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 13a

Lur Guenetxea, asteburuan, Caceresen, podiumean. (Utzitakoa)

Oriotar gaztea 15 urtez azpiko kategorian nagusitu da asteburuan Caceresen (Espainia) jokatutako eskalada lehian. 

Zailtasuneko Espainiako Kopako lehen proba jokatu du Lur Guenetxea eskalatzaile oriotar gazteak asteburuan Caceresen (Espainia), eta baita irabazi ere 15 urtez azpikoen kategorian.

Maila berean, beste bi euskaldunek ere lan bikaina egin dute, Markel Korta bigarren izan baita, eta Iraultza Azkue, laugarren. 

Senior mailan, gizonezkoetan ere euskaldun batek lortu du garaipena, Mikel Linazisorok. Euskal ordezkarien sailkapen guztiak Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) esteka honetan ikus daitezke.

Bigarren proba ekainaren 6an jokatuko dute Sant Martí de Tousen (Katalunia), eta irailaren 28tik urriaren 4ra, zailtasuneko Espainiako Super Txapelketa izango da (Kopako hirugarren probarako puntuagarria), baita blokeko eta azkartasuneko txapelketa ere. Caceseren izango dira hitzordu horiek. 

Lur Guenetxea, zutik, ezkerretik bosgarrena, gainerako euskal ordezkariekin batera. (EMF)

Guenetxea, goian ezkerrean, dominak lortu dituzten beste bi kiderekin batera. (EMF)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide