Komunitate energetiko bat martxan jartzeko proiektua abiatu du Orioko Udalak, eta gogoratu du bertan izena emateko azken eguna apirilaren 17a izango dela. Udala Goienerrekin elkarlanean ari da burutzen proiektua, eta helburua da herritarrei energia berriztagarria eskuratzeko aukera erraztea da, herrian bertan sortutako eguzki energiaren bidez.
Izena emateko, azken elektrizitate faktura, NAren kopia eta eskaera orria sinatuta aurkeztu behar dira. Gainera, udalak azaldu du garrantzitsua dela eskaera fakturaren titularrak egitea. Eskaera aurrez aurre egin daiteke udaletxean, baita online ere: hemen dago eskuragarri eskaera orria.
Behin informazioa jasota, Goienerrek izena eman duten herritarren elektrizitate fakturak begiratuko ditu, eta zenbateko aurrezpena izango luketen kalkulatuko du. Emaitzaren berri emango die herritarrei, ondoren beraiek erabaki dezaten prozesuan aurrera jarraitu ala ez. Aurrera egiten dutenekin behin betiko zerrena bat egingo du udalak