Euskadiko Judo Txapelketan bigarren egin du Alba Padronesek

Intza Trula

Alba Padrones, Euskadiko Judo Txapelketan bigarren eginda. (Utzitakoa)

Emaitza horri esker, infantil mailako Espainiako Txapelketa jokatuko du Padronesek apirilaren 18an eta 19an, Mallorcan.

Alba Padrones Orioko judokak zilarrezko domina eskuratu du Euskadiko Judo Txapelketan. Pasa den asteburuan izan da hitzordua, hain justu ere.

Gainera, emaitza bikain horri esker, infantil mailako Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela lortu du Padronesek. Hala, apirilaren 18an eta 19an Mallorcara bidaiatuko du oriotarrak, txapelketa jokatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide