Matraka kalez kale ibiliko dute bihar goizean

Intza Trula

Herritar bat iaz, matrakarekin, Herriko Plazan. (Intza Trula)

Urtero legez, egurrezko tresnarekin soinua eginez zeharkatuko du herria lagun talde batek, 03:00 aldera.

Usadioari jarraituz, matraka aterako dute kalera bihar goizaldean, 03:00 aldera Herritar talde batek urtero eman ohi dio herriari itzulia, Aste Santuan, egurrezko tresnarekin zarata ateraz.

Antzinan, Ostegun Santutik Larunbat Santura bitartean elizako kanpaiak isilik egoten ziren, eta matraka erabiltzen zuten herritarrak ohartarazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide