Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia izango dute jokoan bihar

Julene Sorarrain

OAEko batel bat, Zumaiako estropadan. (Maria Maya Manterola)

Pasaiako uretan izango da batel ligako azken jardunaldia, 15:30ean hasita, eta igandean jokatuko den Gipuzkoako Batel Txapelketarako sailkatze estropada izango da. 

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatuko dute bihar, Pasaian (Gipuzkoa), 15:30etik aurrera. Hitzordu garrantzitsua izango da, alde batetik, mailaz-maila, ligako banderak banatuko dituztelako, eta bestetik, igandean jokatuko den Gipuzkoako Batel Txapelketarako proba baliogarria izango delako.

Orio Arraunketa Elkarteak (OAE) guztira bederatzi batel aurkeztuko ditu proba horretara, eta infantil eta kadete mutilak lidertzan daude, bandera bana jasotzeko aukera handiekin.

Igandeko hitzordua goizeko 10:30ean hasiko da, baita Pasaian ere, eta bertan parte hartu ahalko dute larunbatean, mailaz maila, lau denbora onenak egiten dituzten batelek. Horiek izango dira, hain justu, txapelketako banderak jasotzeko lehian. 

Txapelketako domina eta bandera lortzeko ahaleginetan, OAEk sei batel aurkeztuko ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide