Asteazkenetik aurrera nahitaezkoa izango da aparkatzeko txartela autoan itsatsita eramatea

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 29a

Ibilgailuak aparkatuta, Eusko Gudarien kalean. (artxiboko irudia)

Zirkulazio zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio zerga ordainduta.

Apirilaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko da TAO sistemako denboraldi ertaina, eta ibilgailua herrian erroldatuta duten herritarrek dagoeneko etxean jaso dute Aparkatzeko Udal Txartel berria.

Zirkulazio zerga helbideratuta ez dutenek, aldiz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio zerga ordainduta. Udalak gogorarazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela aurtengo txartela autoan itsatsita eramatea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide