Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute gaur arratsaldean. Hain zuzen, 17:00etan bilduko dira Herriko Plazan, topaketaren lekura elkarrekin joateko.
Jakinarazi dutenez, Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke.